4.0 Industria

Itzuli

Zer egin dugu?

4.0 industriako teknologiei buruzko prestakuntza tailerrak, SPRI Enpresa Garapenerako Euskal Agentziarekin elkarlanean.

  • 2016ko maiatzak 26: 4.0 teknologiak aplikatzeko kasu praktikoak. 4.0 industriako kontzeptu eta teknologien hastapenak.
  • 2016ko urriak 4: 4.0 barnetegi teknologikoa, SPRIrekin elkarlanean (egun osoko jardunaldi bat, 4.0 industriako teknologietan eta haiek industriari aplikatzeak ematen dituen aukeretan sakontzeko).
  • 2017ko martxoak 30: Ikuspen artifiziala kalitate kontrolari aplikatzearen abantailei buruzko tailer espezifikoa (“jarri begiak ez dauzkazun tokian”).


Lurraldeko manufaktura industriaren eta 4.0 industriaren arteko etenaren analisia

10etik 200 langilera bitarteko eta industriako zenbait azpisektoretako (erremintak, material elektronikoa, kautxuzko eta plastikozko produktuak eta makineria fabrikatzeko eta metalgintzako sektoreetako) hamabost enpresa txiki eta ertainen diagnostiko zehatza egin dugu, bat enpresa bakoitzeko, eta dagozkion ekintza planak prestatu.

2017ko uztailak 11: AMIA azterketa

Bildutako informazioa erabiliz, lehenengo AMIA azterketa egin dugu, eta 4.0 industriako teknologien berrikuntzan, ikerketan eta garapenean lan egiten duten beste entitate eta eragile batzuekin kontrastatu, lehenengo ondorioen berri emateko eta haiek aberasteko.

AMIA azterketaren laburpena

Ahulezi nagusiak teknologia berrien eta haiek enpresari aplikatzeko modu zehatzaren gaineko ezjakintasuna eta finantzaketa lortzeko zailtasunak dira.

Mehatxu nagusiak aldaketa teknologikoei aurrea hartu eta haietara egokitu beharra, eskaintzaren eta eskariaren arteko gap-a eta etorkizuneko profesionalen alor honetako prestakuntza beharra dira.

Indarguneak,  batez ere, enpresa asko berritzaileak izatea eta erakundeek 4.0 industriari babes handia ematea eta haren garrantziaren kontzientzia handia izatea dira.

Azkenik, lurraldeak digitalizazioranzko bidean arrakasta izateko aprobetxatu beharreko aukera nagusiak 4.0 zerbitzuen eskaintza eta 4.0 industriak ematen dituen negozio aukera berriak dira.

2017ko urriak 9: Lurraldeko Ekintza Planaren aurkezpena enpresa ehunaren eta ehun ekonomikoaren aurrean

Ikusi laburpena Ikusi ikerketa

 

Kontsulta tresnak

Familia

Lurraldea zifratan

14 udalerrietako estatistika orokorrak.

Enpresa

Enpresen katalogoa

6.000 enpresa baino gehiago, sailkatuta.

Google maps

Geolokalizazio mapak

Enpresak, berrikuntza eta ekintzailetza.