Ekintzailetza ekosistemaren barruan laguntza eta zerbitzu sareak sortzeko eta/edo antolatzeko jarduerak, sareak mugaz gaindi zabaltzeko, hala nola mugaren bi aldeetako ekintzaileei zerbitzu egiteko eta espazioak eskaintzeko gaitasuna, mugaz gaindiko mentore taldeak, trukerako topaguneen sorrera eta/edo aprobetxamendua eta lurraldeko eragileen arteko harremanaren eta lankidetzaren sustapena:
- Enpresa proiektuak bizkortzeko gune eta zerbitzuetarako baterako espezializazio diseinua, euskarri zerbitzuak eskaintzen dituzten erakundeak sartuta.
- Mentoreen mugaz gaindiko klub baten sorrera, zeina enpresetako profesionalek osatzen duten eta egitarau bakarra duen, inkubagailuen bidez edo berrikuntza irekiko lehiaketa espezifikoen bidez enpresa ideia berriak sortzen laguntzeko.
- Mugaren bi aldeetako erreferentziazko guneen artean ekintzaileak trukatzeko akordio baten sustapena.
- Lantoki partekatuak (publikoak zein pribatuak) erabiltzen dituzten eta gora egin dezaketen proiektuak dituzten autonomoen arteko aukeren identifikazioa (enpresen gaitasunaren/talentuaren identifikazioa).