Connect

¿Para qué?

Zertarako da?

Enpresei eta ekintzaileei proiektu berritzaileak gauzatzeko beharrezkoak dituzten tresnak emateko.

¿Para quiénes?

Norentzat da?

Pertsonentzat, enpresentzat eta lurraldearentzat; horiek dira konexioaren hiru oinarriak. Kultura berritzailerantz.

¿Qué es?

Zer da?

Ekintzailetzaren eta berrikuntzaren bidez lurraldea konektatzeko proiektu bat. Aberastasuna sortu nahi dugu.

Pertsonak

Ezagutza eta berrikuntza pertsonekin konektatzea

 

Ekintzaileei eta sortzaileei lurraldean enpresa proiektu berritzaileak gauzatzeko beharrezkoak dituzten tresnak ematea.

Lurraldeko talentua kudeatzea eta sustatzea, enpresa proiektu berritzaileak detektatzeko eta etorkizunean Open Innovation dinamikaren bidez enpresa berritzaileek beren produktuak lurraldean probatzeko.

Herritarrei gauzatzen ari garen eraldaketa prozesuan parte harraraztea, Open Innovation dinamikaren bidez, jakina, eta beste interakzio dinamika batzuen bidez.


Nola konektatzen dugu?

1
Ekintzailetza estrategiak eta kudeaketa ereduak
2
Proiektuen ezarketa lurraldean
3
Informazio eta sentsibilizazio programak
4
Prestakuntza/coaching programak

Enpresa txiki eta ertainak

Ezagutza eta berrikuntza enpresa txiki eta ertainekin konektatzea

 

Ikerketa zentroak enpresa txiki eta ertainekin konektatzea, haien lankidetza proiektuek eta ikerketa prozesuek aplikazio komertzialak eman ditzaten amaieran.

Enpresa txiki eta ertainetan berrikuntza sartzeko proiektu kolektiboetan laguntzeko programa bat eskaintzea.


Nola konektatzen dugu?

1
Berrikuntzan laguntzeko programak
2
Prestakuntza programak
3
Proiektuen ezarketa lurraldean: diagnostikoak eta Txingudi Lab.
4
Informazio eta ezagutza tresnak: mapaketa.

Mugaz gaindi aritzeko gaitasuna duten sektoreekin lan egingo dugu, eta berrikuntza sartzeko jarduerak antolatuko ditugu, haien behar eta ezaugarriak kontuan izanik:

  • Industria sektoreko manufaktura industria eta lotutako zerbitzuak.
  • Nekazaritzako elikagaien industria eta tokiko produktuak.
  • Kirol, aisia, nautika eta irristaketa industria.
  • Industria sortzailea.
  • Hurbileko zerbitzuak.

Lurraldea

Ezagutza eta berrikuntza lurraldearekin konektatzea

 

Mugaz gaindiko berrikuntza estrategia bat eraikitzea Bidasoa – Sud Pays Basque lurralde osoari begira.

Gauzatzen ari diren estrategiak aztertzea, erabilgarri dauden baliabideak mapatzea eta Bidasoa – Sud Pays Basque lurralde berritzaile bihurtzeko programa eta guneak sortzea.

Ezagutzaren eta berrikuntzaren komunitatea dinamizatzea, berrikuntza eragileekiko topaketa eta trukeak sustatuta:

  • Zentro teknologikoak eta ezagutza zentroak.
  • Unibertsitateak.
  • Prestakuntza zentroak.
  • Tokiko agintariak.
  • Garapen agentziak.

Nola konektatzen dugu?

1
Plataforma
2
Berrikuntzarako ekitaldiak: Krea eta Irun Open Innovation
3
Berrikuntzarako tresnak: workbook

Kontsulta tresnak

Familia

Lurraldea zifratan

14 udalerrietako estatistika orokorrak.

Enpresa

Enpresen katalogoa

6.000 enpresa baino gehiago, sailkatuta.

Google maps

Geolokalizazio mapak

Enpresak, berrikuntza eta ekintzailetza.